BCCCAP00000000000000000001796
216 ZERK SORTURAZI ZUN, JAUNA, INFERNU SU GARRA ? Ertza ontaño nola edo ala noizbait eldu naizenian, bildurgarrizko gogorapenak dabilltzkit danak batian, Banatu biarra ¡auxen da lana daukatena nik gañian ! ta gai guztiak ¿ote ditut nik biar dan bezela aurrian? Atoz, Egia zeran orixe zeranaren indarrian. ¿Ikusierazi ziñozun, J auna, zure aingeru izakiari zure Gizontzia zertaño zan ta gertakizunaren berri? Arriturikan asko t'asko, morroi leial ziran jarri. Etzan zalantzik aien aldetik; jokatu zuten umilki, ta Zuk saritu zinitun aiek ontasunetan ugari. ¿Zergatik, nola gallendu ziran beste aingeru talde ura nai etzutela esateraño arro arruen erara? tZer gauz illuna itxur gabia sartu zan aien burura? Iñor etzegon tentatzallerik bultzarazteko gaitzera, Jun ziran, beraz, nai zutelako sortu zuten infernura, Bi aldetako aingeruak ziran argi, bizi, jakintsuak, Batzuek, ordia, beren buruak berealaxe makurtuak, ta bestek ezetz esan zutenak aparra lez arrotuak. ¿Izan al ziran bi talde artian ez ta bai itza justuak, edo ta ziran zirt-zart unean nor bere iritzi artuak? ¿Edo t'askotan gertatu-oi dana itzaldi bero nastuan, batían baietz, bestia'.n ezetz zarat'aundien artian? Egia nai ta eziñ ikusi, ¿zer egingo'ute orduan? Asmo onakiñ dabillenarik ez leike ill pekatuan. Pekatu osua egiñgo bada argia biar da buruan, -'\ Guazen sinismen argi bitartez gertatu fana ikustera. Batzuen naimen oso osua erori zan aitortzera. Bestiena, berriz, arrotu zan ta jun zan ziaro ukatzera, Emen burruka ta ondamendia, azken abetxen galera. Etzuten neurtu, gizaju aiek, zetorkiona gañera.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz