BCCCAP00000000000000000001796
¿Zeiñek ze~hatu'itsasotikan iotzen ziran arraiak? Lamote, breka, andesa, zarbo, urraburu ta gurbiak, 'aztu gaberik ainbat bizia arrapazka korrokoiak. Dene gaiñetik, denen errege angula eta izokiak. "Ortxen dezute-dio j aungoikuak– nere esku bendiziua. Maité zazute biotz biotzez or dezuten erriua. Ez deilla erori bere gañera gaixtakeri ta eriua. Ez deilla izan iñoiz, sekulan ,berarekiñ maldiziua". Orrela gauzak ongi zeudela etorri zan bitartian etsaia atzapar zorrotzarekiñ diru galgarri egarrian. Bildurtu ziranizaki guztik • dar-dar eriotzen larrian. Ordu ezkero negar zotiña egite'ute ¡ai! batian. ¿Zeiñek bota du zure uretara pozoi, zikiñ kiratsduna? ¿Zeiñek zerritu ta loitu zaitu zoragarria ziñana? ¿Zeiñek eriotza zabaldu dizu? ¿Zeiñen errua, zeiñena? ¡J aiotzetikan oraiñ dan arte gure kuthuna zerana! 213 "AZKEN OTOITZ BERUAK" Arratsaldia bukatu da ta laxter diiua illuntzera. Egaztik azkar zelai-sorotik gorde dira babexera. Nekazariya etxerat:zenda azken lanak egitera. Txaran tx;riyak egun zan arfen jardun ziran marmarrian. Kuku, zazo ta billigarruak kantari arbol adarrian. Kirkirra berriz exilldu gabe zelai bazter zabalian. Arratsak bere mantu beltzpian estali ditu bidiak. Illun-illuna eroso dauka maltzurerbi-iñudiak. Ateratzeko ardua dute xagu-xar, untz ta prixtiyak. Elizen torrian "Agur, Maria", amezkill soñu gozua. Zerutar intzez bustitzen digu gure izate osua. ¡O ze egitan zoragarriya ta agurgarriya ardua! Antxen bakarrik gelditzen dira bide txior ta zabalak. Itxian onez guraso ondoren bildu ta seme alabak. Urruntxo baten entzuten dira trumoi orru atabalak. Poli-poliki mendi guztiya ixill ta lo gelditzian, jeikiko dira gaizki egillek, langille on illunian. Begi argiya, belarri zorrotz dauzkatenak arratsian. Seme-alaba, guraso, morroi mai ingurun exerita apari legez izango dute eltzakari-prejiketa. Ta apaldu ondoren apurtxo baten kalte gabe berriketa. Ondoren danok Errosariyua utsegiñ gabe gaubero. Arimak ere biar du mantenua biziko bada egunero. Oya guriyan zeñén atsegiñ egiñgo duten lo gero.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz