BCCCAP00000000000000000001796
JAIO DA KRISTO GURETZAT GUAZEN TA GURTU DEZAGUN Adan ta Eba erori ziran zoritxarrezko illunpian. Gizaldien zaña indar galduta gelditu zan gaitza pian. Erru gabeko gizon zuzena amildu zan eriotzian. Ara zer J auna errukitsuak bere lrutasunian erabaki zun orduntxe bertan gizon galdua'en aurrian: Osasunezko erabakia bere aunditasunian. Agindu zion J aun onak Berak an lenengo gurasuari emango ziola senada gai on bat orrenbeste galerari. ¡Altxa burua, gizon guztiak. Begira ongi Egiari! ¡Zenbat eunkada igari ziran izugarrizko penetan ! Urtia jun ta urtia etorri; beti gizona antsietan. Ikusten zun ta Lore ederra zeruko amets gozuetan. "Entzun, J aun ona, gure otoitza: Bialdu laxter Bildotsa: Gertatu, arren, arren, gertatu Zure Semiaren Gizontza: Berotu suzko maite garretan gizon guztien biotza." Gau erdia zan oso illuna sosegu aundian itxia. Artzaiak zeuden erne ta gerto zaitzen nork bere artaldia. Urruti gabe otsuak zuten gose ta odol egarria. Noizbait zorionez errukitu da gure Aita betikua, ta bere Seme bakarrarentzat aukeratu du lek:ua. Ama Birjiña'en sabe! garbitik zaigu guretzat jaiua. Aingeruak kantan asi ziraden, kanta gozo t'alaian. "Aintza zeruetan J aun altsuari, aintza betiko iraundian! Gizona, berriz, bizi dedilla urratzen ez dan pakian." Artzaitxo aiek dijuaz laxterka estu ta amasa batian, ta opari asko artu dituzte beren sorbalda gañian. Ezti ta arkume, usokumiak; gaztak dijuaz mantalpian. Arkitu dute Ume txikia apal apal baxterrian. Negar egiñaz adierazten du asi dala Nekaldian. Bere begiak dira urdiñak; illek berriz kixkurrian. Arrats aretxek argituko du gizaldi ta gizaldietan, ta bere erreñua zabaltzen zaigu igarotako danetan. Etorkizuna illun gabia dana dauka eskuetan. J esus Aurtxua, begiraiozu begi onez ta errukiaz, Adan famili gizajuari izan dezan janariaz eguneroko bere ogia. Zure gosia osagaiaz. 199
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz