BCCCAP00000000000000000001796

ARRATS ILLUN GABEKUA Egurri bezper illunabarra. Lax ter J esus gurekiñ da. Ez dauka onik etorri arte maite maitez guregana. ¿Zertan zatoz Zu Gizon egiíi ta J aungoikua Bera zerana? ¡O Misterio arrigarria, muga gabe ta sakona. Arratsa dator. Amak etxian ¡a zer afari ugaria! Gau erdi inguruan, amabietan bixten da munduko Argia. ¡Alde,. gezurra, betiko alde ! Bera bakarrik Egia. Betagan danok arki gentzake betiko Bízi berria. Etxe danetan gaur arratsian zar eta e;azte bilduta, jo kriskiñuela, kanta J esus'i aztinduaz pandereta. Berritu berri aintziñekuak; letu lsaias Profeta. lxilldurazi lurreko itzaldi ixkanbill ta berriketa. Danok genduke onuragarri egotia mutututa gela txokuan arrats onetan gauz pasakorrez aztuta, sinisrnen bizi, amodiuan su gar aunditan su tu ta. Arritu zaitia ikustiakiñ J aungoiku ainbeste apalduta. Sinis txikiko kristau epelak, ¿zer zabiltzate Egurritan gorputza ondatu, arima orobat • kaltezko geiegietan? Oroitu zenbat ezer'e gabe dauden gosek bazterretan. Oroitu, oroitu zabiltzatela bide galdu ta okerretan. Aietzaz ere erruki zaite Errukia bera zerana. Guk ere ezautu dezagun beti kaltegarria zaiguna. Ez dezagula iñola galdu Bide bakar ta zuzena. J esus maitia, Ama bitartez elkartu danok Zugana. Mundu guztian gaurko arratsez argitzen dira illunak J aungoiko Seme J esuhisto'ri egiten zaizka omenak. Beretzat beti gure txalo ta asmo berri zuzenenak. Kanta ta bertsu eder ederren txorta loratu bildumak. 193

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz