BCCCAP00000000000000000001796
191 ABEN DU A. LO ZORROTIK ESNATZEKO ORDU DEGU Jarri dezagun gogorapena aintziñeko garayetan eta arritu ikusirikan zer dan gaurko denboretan. Gogoratu, kristabak, aztu gaberikan nola betetzen zuten denak gogotikan. Usai gozoko egunak, ¡denak oztu ziran! Oraiñ asten da urte berriya Eliz Ama deunarena. Dakar burura azken epaya ,• denariegiñgo zayona. . Jesus jayoko dala siaskatxo batían ' Igarleak esan du aldez aurretikan. Bildotx, Nagusi, Errege nolaz izango dan. Aste ta igande ixildu gabe ari da Eleiza otoitzetan. Otoitzak dira bero-beruak; sortzen dira biyotzetan. "Laxter etorri, ]auna, ta urratu katiak; illunpe beltz onetik atera erriyak, ta argibeza len bailen zeruko argiyak ". Abendua eldu da ta gañían dago; sartu gera egunetan. Beste urtia asiko dégu. ¿Ote zaigu ajolikan? Igande arratsq,ldiak datozti benetan kristautasuna uzteko zoko bazterretan. Eleiza ixillik dago illuntasunetan. . Egunak dira Abendukoak ikasteko egokiyak. Orretarako artu bear dira ondo ta arretaz neurr_iyak. Ez uste izan, nagusi, dena dakizula. Ez uste izan, andretxo, jakintsu zerala. Gaztek, jakin zazute badagola lana. Eguna dator, egun argiya Kristo jayo zitzaiguna. Egun aundiya, bildurgarriya azkena izango zaiguna. Gogoramen sendua, ta ikaragarriya egiz degu denentzat onuragarriya. Atozte, atozte laxter, egiyaren billa.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz