BCCCAP00000000000000000001796
183 LIMA' TAR ARROSA, BIRJINA DEUNA ERREGUTU ZAZU GUGATIK AMERIKETA erdi aldetik zabalak diran lurretan, arrasa eder bat sortua izan zan zoragarrizko usaitan. Santutasunian zerbait bazala jaiotzetik agertu zan, Arrasa izenez mirabe garbi garbiarik iñun bazan. Gurasuak ziran kristau jatorrak, t'arbol abetxen frutua bedeinkatua ta onuragarri zan mundurako sortua. lzen ederra ta oso egokia zioten berari jarria; arrasa baten antzekua izan zun biurturik arpegia. Ama Birjiñak agindu eta izen auxe artua zun, birtute usaia zabaltzeko eran bizi geran gaurko mundun. Bost urte besterik etzitula eman zun itz betikua gordeko zula garbitasuna 6rban gabe ta osua. Azi ta gero oraindik geigo egiñ zun mirabe onek; bere gorputza itsusitzeko moztu zitun buruko illek. Orrela etzioten bere gurasuak ezkontzera biartuko, galditzen zala trabarik gabe goruntz zerualde egateko. Beste aldetik gutxi bezela, barauari emana zan. Garizma osotan etzan sartuko bere auban ogirikan. Bakar bakarrik egun guztiak sagar pipit bosterekiñ pasako zitun mortifikazio neurri gabekuarekiñ. Santo Domingo'n Ordenian sartu zanetikan doblaturik ikusten ziran penitenziak ta etziruditen lengorik. J antzirik zeukan bere ziliziuan orratzak an jarri zitun. Manteliñ pian arantzarekiñ korai zulakor bat bazun. SENA'ko birjiñ KATARIN Deuna'en antza izatiagatik, burnizko kate lodiarekiñ inguratzen zitun gerrik. Obia biguna izan etzediñ, gogorra jartziagatik, ¿zer egiñ etzun Santa onetxek? - diogu guk arriturik - Egur enbor bat korapilluaz betia aukeratu zun. Naigabe aundian egotiagatik arriak an jarri zitun. Baratz bazterrian gorde lekutzat etxetxo bat altxatu zun, t'antxe orduak oraziuan penitenzin pasa zitun.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz