BCCCAP00000000000000000001796

182 Bere indarra aundiarekiñ garaille beti atera zan. Etzan erori sare aietan begi argia baizeukan. Oartu zanian Rufina eziñ zezakiela ezer egiñ, gezurrezko itza, besterik ezer beste asko ez bai zekiñ, ontaz gañera gogorkerian zatitzen zun zigorrakiñ, ta eziñ alare bereganatu diabruzko indarrakiñ. Au ikusirik Aproniano, aserre aundiaz beterik Birjiñ onekiñ denbora galdu .etzula egiten besterik, larru bizirik agindu zion jartzeko au borreruari eskuk loturik lotu zezaten gero pillare bateri. Ola zegola jo azi zígun zigor beune.~kei ,batekiñ ill arteraño gelditu gabe amorru biziarekiñ. Ondoren soña botia zuten jan zezaten zakurrari. Bi egunetan an egona zan ta ura zan, bai, negargarri. Arrats batian Juan apaizak Bibiana obiratu zigun. Onen onduan ama eta aizpa elkarrekiñ jarri zitun. Deun aben gorputz guztiak oraiñ Bibiana'rekiñ batian eliz eder bat jasua dute azken onen izenian. Zortzi garrena Aita Santua Urbano izena zeukanak geigo aunditu zun geroztikan gaur arte irauteñ duanak. •• "ILUMINARE" DOMUND igande urterokuan arren, egiñ, gure ]auna, ongi guk danok ikus dezagun maitez egiñ biar deguna. Arratsa uxatu ta len baño len bétor gugana eguna. Zu zera, ]auna, gure Argia; Zu zeragure'Laguna. Zu zera agortzen ez dan iturri, •guk biardegun ontasuna. Zugan ikusten degu egitan bakarra dan osasuna. Guk gure aldetik ez degu arkitzen illun illuna besterik. Otza, nagia, ta lo zorrua, ez beste on dan alderdirik. Zabarkerien leizan sarturik ez degu ikusten biderik. Cu, bai, gaudéla zori txar aundiz zure errukz premian; betiko eriotzian galtzeko arriskuan, t'amildutzeko zorian. ¿Arkitu al dezu gugan argirik Argi zeranak, agian? Argi egiñtzak osa ditzagun DOMUND igande egunetan, limosna azkarki biotz zabalez eramanaz eskuetan. Otoitz su garrak sar ditetzela indar aundiz zeruetan. Azkenik, ]auna, argi egiezu itxumenian gaudenari. Mixio aldietan arrats beltz-beltzian ikusten ez duteneri. Pake bidia opa zaiguzu arren, guri guztiori.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz