BCCCAP00000000000000000001796
176 PAULODEUNA BASAMORTUAN BIZITZ LATZ TA GOGORRA NOLA ERAMAN ERAKUTSI ZENDUN MAISUA, GUGATIK ZERUTIK OTOITZ EGIN. Illbeltz illaren amabostian jaitzen du Elizak eguna ill ezkeroztik zeru erdira J ainkuak eraman zinduna. Zu izan ziñan lenengo maisu, zu lenbiziko ikaslia artu zenduna bakardadetik zeruratzeko bidia. Thebaida beko zati aldian ziñan mundura etorria. Urtek amabost, besterik gabe guraso gabe arkitzia, ¡ Ura, bai, zala negargarria, ura, bai, zala tristia! ¡Ura zan utsa'en bete eziña, ta egizko bakardadia! Dezio eta Baleriano'ren eraso aldiari igesteko, eta J aunaren serbiziuan errazago aritzeko, gorde zun ziaro bere burua mendian, leiza zuluan, piku ostuaz jantzi, ta pikuz mantenduz uda, neguan. Orla bizitza latz gogorrian bota zitun ainbat urte. Bizi izan zan eun eta amairun. ¡Zenbat otz, bero ta elurte! Larogei ta amar urteko aitona jun zitzaion ikustera J aunaren argiz jakiñ zunian, onekiñ itzketatzera. Batek bestia etzun ezautzen. Elkar etzuten ikusi. Alaere biok berialaxe erasQ zioten itzari. Antonio'ri bere izenez deitu zion asieratik. Eta Paulo'ri baita Antonio'k lenbizi ikusi zunetik: Orrela luze egon zilarik zeru gauzetaz mintzatzen, ara nun bele batek mokuan ogi bat diote ekartzen. Beti Paulo'ri ekartzen zion bele batek ogi erdia. Gaur ziralako lagun bijaten, egiña zan miraría. Beliak alde egiñ zunian, ola Paulo'k Antonio'ri: "J aungoikua Berak ona dalako, egiñ digu gaur mirari". Bera, Ber Berak bialdu digu guri ogi osu ori. Otordu on au bere eskutik etorri zaigu biori".
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz