BCCCAP00000000000000000001796
Soldadu pizkor J esukristona nai zun deabrua garaitu. Etsayak bere maltzurkeriyan neurri asko zitun artu. Garaille beti ateratzen zan Antonio aundi ta santua, zebillelako gerra ontako otoitz, barauz armatua. ·'Etzan arrotzen orregatikan; beti egoten zan ernai, bazekizkiñ da etsayen artek sortu zitezkenak nun nai. Egipto zabal bakardadian gorde zan gero mundutik, jarraitzen zula okertu gabe birtute danen bidetik. Irri ta parra egiten ziyon inpernuko etsayari. Zemateraño bere erasok, ainbesteraño nagusi. Jkasleari esan oi ziyon: "Sinisnazute, anayak. Esango ditut zeren bildurrez egoten diren etsayak." "Bildur diyote eziñ da geigo ernai beti egonari, otoitz, barauba ta batez ere J ainkua maite izatiari". "Gurutze Santuan siñalia ikusi ta iges dijuaz makalduta. Onen indarrez, onen birtutez daukate gerra galduta". ¡Zenbateraño bildur ziyoten gure Antonio Santuari! Egipto aldetik asko zetozten laguntza eskatuz berari. Diabrua nagusi zegon barrundik biyaltzen zun uxatuta. Kristau on ayek gelditzen ziren oso pizkor ta indartuta. Eun da bost urte iritxi zitun J auna gogoz beti maitez. Sari ordua etorri ere neurri gabeko zorionez. Eziñ kontala ziran ikaslek santutasunez betiak. Indar aundiya andik aurrera zeukan munduan fediaz. Deitu ta gero bizitz lagunak, praile ziraden anayak, eman zizkiyon ikasi on gayak, izan zitezen leyalak. Ordun utzi zun bere arima J aungoiko on eskuetan. .175 Lagun gaitzatzu, Antonio Santu, gure ordu estuetan.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz