BCCCAP00000000000000000001794

ziran beren zikinkerietan murgiltzeko. Baita mozkor ederrak arrapatu ere. Baiña kapitana etzan atera. Lentxeagotik Joan Joxeri aitortza txiki bat egin zion: - Sendatzerik ez daukan gaitz gaizto bat zeukat aspaldian emen arrapatua. Etzaidak neri lur ontan ibiltzea komeni. Larritu egiten nauk. Baiña bizi nai– rik nabillek ni ere, eta ez nauk errira aterako. Txartel bat eman zion diruarekin hatera, senda– gilleak agindutako sendagaia ango botika batetik ekartzeko. Pastilla batzuk ziran. Lenago ere zebillen bidean artzen zituala oartua zegoen gaztea. Ingelesez itzegiten da an, eta arek etzekien. Alare, mutillak txartela erakutsi zion an zebillen bati. Biak elkarrekin farmazi hatera joan ta arek erosi zizkion. Arritzekoa al zan ala zebillen agure batí gaixotasun ori etortzea? Baiña ontziko euskaldun batek gero aitortu zionez, bai, egia zala gaixo zegoela; baiña orregatik kalean lasai ibili zitekela. Zurien eta bel– tzen burruka zebillela, ordea; eta beltzak ando zeki– tela armak eraman zituela, eta etsairen batek bere merezia emango zion beldurra zeukala. Eskura eman zizkion eta berriro errira joan zan. Munduko alderdirik zoragarrienetako batzuk ikus– ten ari zan, J ainkoak egin da guri emanak. Baiña bai gizonak egindako txarrak ere ugari, batez ere beren zikinkeri ta elkar iltzeak. • Denen aurrean ondradu ta zuzen agertzen zira– nak, ezkutuan lapur ta berekoikeriz beteak ikusten zituen, pekatuaren ajola aundi gabe. Jesusek fari– seoei esana etzetorkion gaizki: - Illobi zurituak kanpotik, eta barrutik ximau– rrez beteak! Kalez kale zebillela, gizon bat urbildu zitzaion, eta ingelesez mintzatu. Baiña gure gazteak etzuen ulertu. 73

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz