BCCCAP00000000000000000001794

det oraindik olakorik pentsatzen. Baserria galdu detan ezkero, mundu au zerbait ikusi nai nuke" erantzun zidan. Dirudienez, baserria galtzeak nai– gabe ematen dio; eta, eskerrak orri, gaur arte ondo landua <lago. Aurrera ere zergatik ez eman berari? - Zer besterik nai nuke nik? Onekin askoz obeto konponduko giñake, bestearekin baiño. Zaarrena aurrean bialtzen badegu, ordea, betiko asarretuko zaigu. Ori ere ez litzake, bada, atsegiña izango. - Ni beldur naiz ez ote geran gure zaartzarorako inpernua pizten ari. Arroa ta jauntxoa da zaarrena; eta, jakiña, ondo irabazten duena. Orrek ez dio baserriaren nekeari elduko. Segan ta goldean baiño ariñagoko lanetan oitua <lago. Gu berex utzita, emaztearekin bapo biziko da. - Alare, ez du, bada, utzi nai. - Utzi zergatik? Karrikatik bertan, mendixka onen gaiñean, non bizileku atsegiñagorik? Etxerai– ño bide ederra. Emen, berriz, errenta ordaindu bea– rrik ez. Olako maukarik!. .. Baiña baserria nora joango da? - Ez naiz, bada, ni ausartzen. Gurasoak lanean ikusten baditu, bera ere poztuko da. Dakarren erraiñak ere ez du gutxi esan nai. - Aldamenean dabilkien ori ez al da señorita samarra? - Ortatik ere badu, bai, berea. Baiña ezkongaie– tan neskatxarik geienak olakoak <lira. - Ez dakit, bada, etxe berean ez ote geran bi fameli geratuko: zaarrak batera eta gazteak bestera. - Arraixku ori badago. Oraindik ezer ez dakigu. Utzi zaiogun denborari. - Orduan gu biok Erruki Etxera. - Lasaitu zaite. Orrenbesterik ez det uste. Aurre- ak erakutsiko digu nola dantzatu atzea. Bizi naizen 34

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz