BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak - Orduan ez didak lagunduko - Erru gabea dala bazekit; eta irekin ondo etor- tzen ez dalako, nik etzeukat or zertan sarturik. - Baiña bost rekete aiek iltzen lagundu zieken onek. - Gezur borobilla. - Orren iritzia nolakoa dan ere bazekit. Zauritua zegok gaiñera. - Zauritutako bat, sendatu arte, errespetatu egin bear dik, gero pusillatuko badute ere. - Oiek beti egokieraren zai egongo dituk, jauzi egiteko. - Ortaraiño menderatuak ere bai? Oiek etzeu– katek aurka egiteko algorik. Denak iltzen asten ba– gera, nola jasoko diagu España? Orduan bai esan genezakela «España libre». Oker abil, Antton. Erru dutenak salatu, ori bai, merezi dutena artu dezaten. Baiña ez gaitezen gure eskutik justizia egiten asi. Bestela, arrapatzen bagaituzte, guk oiei egiten diegu– na egingo zigutek guri ere. - Lagun jatorragoak neuzkala uste nin. - Nongo ospitalean zegok? - Ikastetxea dek; olako karrikan. - Neregatik, sendatu arte balegokek bertan lasai. - Deabruak eramango al au i ere! - Irekin dijoana bai deabruarekin joango dala. Txuxenean Komandantzira joanta, betiko salake– ta gaizto ura egin zion Anttonek Joakiñi. 98
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz