BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak ten zioat». Eta aldegin zin andik. Bereala ikasi nin muga igaroa zala. Geroztik ez dit ordurik ura gogora– tu gabekorik. Baiña ez musu bat emateko. Gorroto– ak etzidak atsedenik artzen utzi. Neri ez beiñepein, inkurrio gaizto onek begitan daukadana ezin aztua. Bilbao'n sartu arte ala ibilli nauk. Baiña banekiken, anaiak aitari abisatuta, onera etorria zala Joxerekin batera. Emen arkituko nuen itxaropenetan azaldu ta bai billatu ere. Non ta ikastetxean, ondotxo zauritua. Arekikoak egiteko asmoan joan nauk. Parregarri utzi ez niok bada? Bi eskuetatik artu ta aidean bota. Zauritua, odoletan, adabaki txuri bat buruan jarrita, armik gabe biali gaiñera!». Ixpilluaren aurrean auxe zan Subegorriaren iz– keta. Baiña txapelari milla buelta eman arren, burua era askotara jarririk, borobil ura ezin du estali. Az– kenean, bere onetatik aterata, ala dio, txapela artu ta lurrera erausiz: «Txapel ezkur madarikatua! Zertara– ko aut, ezin badidak bururik tapatu?». Baiña berriro jantzi egin zuen. Ura gabe etzan gizona. Kirio guziak aidatuak zeuzkan. Gorrotoaren lana, ta berak ordaiñik ezin eman. Ori ornen da deabruaren suprikizunik gaiztoena. Ura galdu arteko onik ez dauka ta badijoa borrero billa. Denak uko egin diote. - Guk zer ikusi zeukagu orrekin? - Ez al dezute ikusten zer egin dictan? - Eta guri zer? Or konpon adi! Ire bizkarretik ez dizkigu guk euliak uxatuko. Ire adabaki txuri orrek ez dik oso gaizki ematen. Ire ille arro ortan geratu dan mitxeleta edo maitasunez neskatxen batek jarri– tako Ioretxo bat zirudik. - Zoazte denak txakurraren ... - Edorri ere ez aiz arako txarra. Aien aurretik daldaraka aldegin zuen. Arek etze– kien non zegoen ere. Ura galdu nai ta ezin. Besteak, 96

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz