BCCCAP00000000000000000001793

DEABRUAREN IBILLIAK Anttonek, bere buruko ille arro artan guraizeare– kin ebakiz txulo txiki bat eginta, esparatrapo txuri batekin estalia zeukan zauria. Isatsa zapaldutako su– begorria baiño gaiztoagoa atera zan edo aurrean biali zuten. Bizia ere emango zukean arek, bere etsaia illa ikusteagatik. Gaixoa dagoela ere, zilipurdika bota ez du, bada? Ixpillu baten aurrean jarrita, alegiñak egin zituen buruko adabaki txuri ura ezin estaliz. Bere bi muturreko txapela, batean batera, bestean bestera, bueltaka zebilkien buruan, baiña ezin tapatu. «An– dregaiak nola egin detan galdetzen badit, gezurra esan bear. Izan ere, lekurik txarrenean egin zidak zauria». Bere onetatik aterea, ala zion bitartean: «Gu– txieneko iru aldiz eraso zioagu elkarri, ta beti nai duena egin zidak. Bi aldiz beiñepein, guda asi ta gero, nai izan balu itoko nioken. Bere eskuetan edu– ki niok. Gizarajo baten antzera, beti barkatu egin zidak. Kantina Txikian arrastaka atera, berriz, etxe– tik atarira. Iges zijoala nik eraso. Baiña bildu ta umetxo bat bezela ebaki-ebaki egin ta neraman arma kenduz, bizirik utzi nioken, abian esanaz: «Nik beti, i bezelako bati, ipurdiko batzuk eman ta barkatu egi- 95

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz