BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak zai guziak baituak geratzen ziran, nor nor zan txe– etasunak ikasi arte. «Esku onetan erori nauk» zion berekiko Joaki– ñek. Baiña ordurako bere errian agiri guziak eskatuak zituzten, eta bere adiskide lege-gizon arek, aldez au– rretik, sartuko zirala igerri zionean, erritik Bilbao aldera iges egindako erritarrentzat bialiak zituan. Aiek garaiz irixten baziran, Subegorri ta gaiñerakoak etzeukaten zer egiñik. Egunak igaro arren Bilbao artu zutela, etzuen iñoren bixitik izan. Zauria ere polliki-polliki bazijoa– kion ixten. «Zergatik ez ote zan Joxe etorri?» galdetzen zion bere buruari. Erantzuna errexa zan: ezin zuelako. Beste gaiñe– rakoan, bizkarrean eramango bazuen ere, ura etzan laguna etsaien eskuetan utzita joango. Sendagilleak betiko azterketa egin zion, eta oraindik lengo iritzian zegoen: zauria ondo zijoala, baiña gordin xamarra oraindik. Ez beiñepein espe– tzera edo gudara eramateko moduan. - Pakean uzten baditek, laxter noranaiko ago. Joakin, bada, aspertua zegoen, eta oraindik egu– nak an bota bearko zituen. Zoritxarreko izan zan beretzat Bilbao'n igaro zuen denbora, ta zauria ordu– rik txarrenean egiña. Orain, sendagilleak baietza eman arte, etzeukan ateratzerik. Eta, seguru asko, andik espetxera. Subegorria, bizi bazan, etzan lo egongo. Non ote zegoen ikasiko zuen. Egun batzuk utziko balizkiote zauri ura zerbait sendatu arte, ez luteke bera ospita– lean arrapatuko, ez. Ikastetxea zan gaiñera, ta iñork gutxiena uste zuen lekutik iges egiten errexa. Etzan bada aldegiteko gauza, ta Subegorriaren bisitaren baten beldurrak zegoen. 82
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz