BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak Estuasun larriak zituzten Bilbao alde ortan orduan. Alegin guziak eginta, etsaia beti aurrera. Ezin eutsi. Benetako tristura, beldurra, ezin egona zegoen eus– kaldunen biotzetan. Egunero, zuten guzia emanta, dena alperrik. Aiek indartzen eta berak aultzen. Be– ren babeslekua estutzen, bukatzen ari zan, len txikia izaki ta. Bide askoan atzera egiterik ez, berriz, an ere etsaiak zeuzkaten ta. Bi ezpaten erdian zeuden. Urez ta aidez esituak, igesbiderik gabe. Dena autsi ta txikituz zetozen arerioak. Baiña gure gudariak, beren biziari baiño geiago begiratzen zioten erriaren etorkizunari, eta biak zeuden arraix– ku txarrean. Aidetik indar ikaragarria zeukaten eta orrek zapaltzen zituen gure mutil ausarditsuak. Bilbao'ko egoera ia azkenetan zegoela, joan zan, bada, Joakin, ondo atsedendua, zauritu ezkero utsik zegoen bere txokoa betetzera. Joan zaneko, esan zion norbaitek erasorik gaiztoenetako bat izango zu– tela, ta bai erdiz-erdi asmatu ere. Oso-osorik bere batalloiari eraso zioten, eta sekulako jipoia eman ere bai. Asko bertan erori ziran, aidez ta sutunpez txi– kituak. Beste asko, zauriturik, etsaien mende. Al zutenak iges egin zuten, berriz. Aien artean Joaki– ñek, bere lekura etsaiak sartu baiño len. Zer suturik etzeukala geratu zan, kartutxo-alerik gabe, ta etzeu– kan alperrik bere bizia galtzeko gogorik. Besteak suzko armaz ta bera baionetaz, eroarena egitea zan. Bere igesan gudari bat arkitu zuen, anka autsi ta iñorako etzegoela, arrastaka-arrastaka. Bere bizka– rrean eraman zuen lenengo baserrira. Ama-alabak -au oraindik neskatx gaztetxo bat besterik etzan– arkitu zituen etxean. Gizonezkoak, batzuk aurrean, besteak iges egiñak ziran andik. Bereala koltxoi bat jetxi zuten sukaldera, ta an etzan zauritua, garbitu ta lotzeko. 70

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz