BCCCAP00000000000000000001793

Gudan denboran jardun zuten. Ez naiz orain oroitzen. Or– dubeteren bat bai noski. Baiña azkenean txistulariak irabazi zuen. Dantzaria, ler eginta, eseri egin zan. Etzan, bada, uraxe ere motela. Urrengo goizean atera ziran aurrera, ta illunaba– rrerako berri triste bat zabaldu zan Bermeo'ko errian: Otxandio'ko erasoan il zan aietako bat, Liza– so txistularia zala. Bermeoarrak dolumiñez negar egin zuten, ia bertako semetzat artua zeukaten ta. Erri guzia an zuen bere illetan. Ondoren, amaikari entzun zitzaion: - Olakoak ez luteke aurrera joan bear. Atzean lan obea egingo luteke oiek. Joakiñek ere antxe artu zuen, suzkoa ezik, odo– lezko bataioa. Asko il ziran; bera ere zauritua geratu. Azal xamarrekoa noski, baiña iges egiteko moduan. II ta erituak biltzeko betik gabe, atzeratu ziran. Zauri aundia ez bazuen ere, amabost eguneko atsedena eman zioten. Len berandu así ta lanik egiterik ez. Bitarte ortan, berri gaiztoak zetozen: etsaia beti aurrera; egazkiñak eten gabe gaiñean, bazter guziak txikitzen, erri ta mendiak bonbaz josirik; Bilbao'ko karrikak berdin; Gernika ere sutu zuten ertz batetik besteraiño; Bilbao'raiño irixten ziran sutunpen ba– lak; «burnizko gerrikoa» igaro ere, eskerrak billau baten lanari, olako estuasunean lagun askok atzera egiten baidute. Euskadi'ren azken egunak etziran urruti. Aundizkiak urduri zebiltzan. Gudariak, be– rriz, aulduak, ara-onera, atsedenik artzeko betik utzi gabe. Gure gudari gazteak, berri oiek guziak entzu– nagatik, bein senda-agiria eman zioten ezkero, txu– xenean aurrera joan bear izan zuen. Etzeukan atse– denak lekurik. Bere eginkizuna aurrean zegoen: utzi zuen utsuna bete bearra. Gure gudarientzat egunik goxoenak joan ziran. 69

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz