BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak bidea. Esan zitekean erteera gabeko kaiola batean sartzen zirala. Oraindik illebete batzutan lasai egon zan Bilbao alde orí. Baiña etzegoen igertzen zailla, lenengo era– soa berari egingo ziotela etsaiak, Iparralde au garbi– tzeko asmoan. Illabete oietan beren gudaroztea moldatu zuten. Auskalo zenbat milla inguruko soldadu, leporaiño armatuak, enda guzietakoak: euskaldun, erdaldun, moro, aleman, italiar eta Europa zear guzitik etorri ziranak, indarkeri-zaleak. Egazkin ta aideko italiar ta alemanak. Auena, berriz, oso-osorik artillería. Eusten ari ziranak alako lau bai noski. Armaz, berriz, zer esanik ez. Euskota– rrak ia esku-utsik. Kañoi zaar aleren batzuk. Aideko– rik, ia bat ere ez. Inguruko mendietan etsaiak, eraso– tzeko agindua artu zai, aspaldi artan ederki pres– tatuak. Benetan ausardia ta aberri-maitasuna bear zuten beren bizia eskeintzera zijoazenak arma geiago gabe. Ori guzia bazekiten gudariak. Alare, biotz on ta zoramena, erori arte beren aberria zaitzeko. An etzeukan iñork atzera egiteko asmorik. Lurrari it– xasten zitzaion gudaria. Alare, bazekiten kanpoko laguntza geiago gabe dena alperrik zala. Sartu be– rriak laxter egin ziran orduko egoeraren jabe. Joakiñek lenengo suzko bataioa, odolezkoa ere bai, Otxandio aldean artu zuen, ango erasoari eus– teko joana, Lizaso txistularia bikaiñaren batalloian. Biak errenderiarrak, lendik ezaguna zuen Joakiñek. Euskadi'n nork etzuen ezagutzen ura? Arek ere bai au. Aurrera joan baiño len, ordea, bermeoarrak, eus– kotar sutsuak, jai txiki bat egin zuten -apaizgaia ere an zan-: Lizaso txistu jotzen ta ango neskatx bat dan– tzan, bietan zein lenago aspertu. Ez dakit zenbat 68

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz