BCCCAP00000000000000000001793

Gudara itxasontzi bat laxter ateratzekoa zala; ta, nai zuenak joan, izenak biltzen ari zirala. Arratsalde batean, joan zan bere lagun Joakiñi ikertxo bat egitera. Na– gusiaren enkargu batzuk egiten arkitu zuen. - Kaixo, Joakin! Bapo bizi aiz i. - Ongi etorria. Aspaldian ikertxo onen zai nen- goken. Baiña ik uste bezin ondo ez nauk bizi. Nere biotz barru ontan zebilkit iskanbilla, gure lurrean dabillen guda bera baiño ere gaiztoagoa. Nere igesa– gatik il zuten anai gaixoa. Ezin azturik nabillek nere gurasoak nola ibilliko ote diran eta Gipuzkoa'ko ne– garra. Beste gaiñerakoan, ez dit gaizki nagoenik esango. Lana bazeukak. Bestela, aspertuko niñukek. Irabazi pixar bat ere bai, eta bizilekua berdin. - Etzeukat nik olako Ameriketarik. Eskean, mo– tell, atez-ate, arrazoirik gaiztoenak entzunez zenbai– tsuen aotik, zer jana billatuko badet. Zearo lotsatua, ez baigaudek gu ortara oituak. II edo bizi, laxter an nauk. Bizkaian Eusko Jaurlaritza osatu ditek. Eusko gudaroztea ere bai. Baniek emendik beste gazte ba– tzuekin, nere odola zapaldu diguten aberriaren alde eskeintzera. - Martxa ori Gipuzkoa'n jarri izan bazan, ez gi- ñun gu etxean geratuko. Eta nola zoazte: aidez? - Ez. Itxasontzian. - Eta neretzat lekurik bai al zegok? - Bai, motell. Orregatik etorri nauk, ik ere joan naiko dekala ta. - Ez didak bi aldiz esan bearrik. Ez iñori il ta kalte egiteagatik. Ezta Subegorriari ere. «Maite itza– zute etsaiak» ebanjelioren aolku ori bizi-bizirik itsa– tsia zegok nere biotzean. Baiña aberriaren negarrak zapaltzen niotek. Noiz ta nondik erteten zerate? - Gaur 4'ean gaudek; 10'ean aterako gaituk Bur– deos'tik, eta gauaz. Bide luzean, auek agintzen duten itxasoan barrena joan bearko diagu. Gipuzkoa'ko 57

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz