BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak la. Ikaragarriak entzuten ziran; eta, zoritxarrez, gertatzen ari zana baiño gutxiago. Suminduak zeuden Bidaso'z aruntz igarotako abertzaleak. Etzirala guda irabazi ta agintzea baka– rragatik atera. Erria beraren izaera ere galdu nai zutela. Bereala así ziran auetako batzuk, ixilka-ixil– ka, Bilbao aldera joan nai bazuenik bazan, izenak ar– tzeko !anean. Etortzen ziran berri kaxkar aiekin, larritua zego– en iges egindako jendea. Lanik etzeukaten; bizileku– rik ezin billatu; denak pilla batean sartzen zituzten; besteren bizkar jan... Ezin zezaketen artara iraun. Len beren errian, ikurriñez estaliak, arro-arro ain– beste agermen egin ondoren, segurutik, ezeren ajolik gabe, beren erriaren odolezko opari ura ikusten egon bear al zuten? Ez alzan benetako billaukeria ori? Lo– tsagarria gaiñera. Ori aski etzala, etzeuden gaiñera oso toki segu– ruan. Prantzi alde ortan ere asarre baizeuden batzuk. Iges egindako guziak beren errietara biali bear zituz– ten otsa zebillen. Ibarnegaray, euskalduna berez, or– tarako lan egiten ari zan gaiztoena, eskubitar amo– rratua, indarkeri zalea, Franco'ren politika bere erri– rako nai zuena, Cruces de Fuego zeritzaion taldeko bum zegoen. Ordukoz asia zan au bere lanean. Baiña etzan oraindik Europa'ko guda gaizto ura sutu, ta garai artan Prantzia'n zegoen jaurbatzarekin etzeu– kan zer ikusirik. Gero, alemanak sartu ziranean, go– gor eraso zion. Prantzi erdiaren lendakari zegoen gudalburu Pe– tain jaunak, ala erantzun ere: - Arategira ezin bialiko ditugu. Berdin bein an oiña jarri orduko ilko dituzte. - Il edo bizi, gure lekua an zegok -zioten iges egiñak. Ikasi zuen Joxek -ezin biziak zapaldua zeukan-, 56

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz