BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak - Ire burua gordeta ari aiz ere jokoan, baiña alperrik. Ez niotek etxean, ta txabolan ere, arkituko. Andik noizbait, bera goitik begira zegoela, txa– bola inguratu zioten. Subegorriak zeleta egin zion. Ez, ordea, barruan edo kanpoan zegoen jakinki, eta aoa bete ortzekin utzi zituen: utsa arkitu zuten txa– bola. - Eskapada ederra egin dit -zion berekiko-. Ez banu buruz jokatu, ez niñun oien sarean gaizki erori– ko. Laurak txabola aztertzen utzita, igesari eman zion. Bere larria bazeraman: ez ote zuten bere ordez etxean astakeriren bat egingo. Gurasoak beiñepein errespetatuko al zituzten! Biderik motxena Subegorriaren etxe-ataritik zeu– kan. Antton atarian eme zegoen. Nabaitu zuen Joa– kin iges zetorrela. Bere ataritik igarotzerakoan, ber– tatik bertara pistola txar batekin sutu zion. Baiña, Joakiñen zorionerako, illunpean, arma kaxkarra, su– tzaillea berdin, beldurrak, Joakin, berriz, laxterka bizian, etzuen ukuitu. Auzoan zer gertatuko zan zai zegoen atarían, baiña bada ez bada bera ere prest. Tiro-otsik etzuten entzun borreroak. Baiña bai Sube– gorriaren etxean. Bigarrena sutu baiño len, jauzi batean lotu zi– tzaion, arma eskutik kenduz; eta bere arekin sekula– koak eman zizkion. Aste baterako ondatua utzi nos– ki. Tiro-ots ta atariko iskanbillara, aita-semeak jeiki ziran eta bereala ezagutu zituzten burrukariak. - II egin bear al dek? -esan zioten. - Ez orrenbestekorik. Baiña ez genikek zuek eta nik asko galduko. Obe genin, salbatu ordez, iltzen utzi bagenie. Lau borrero ekarri zizkiguk etxera, be– ra gidari dutela. Ni goiko txabol-atarian nengoken, etxeko gertakariak ikasi-zai, eta ixilka ara biali ziz- 40
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz