BCCCAP00000000000000000001793
Joakiñen igesa egiteko errextasunak jarriak zeuzkan. Aita oso gaixo zegoen arreba baten etxera joana zan. Apal ondoan, -goiz xamar egiten dute baserri askotan apari-me– rienda deitzen zaiona-, ala esan zion Joakiñek amari: - Mendiko txabolara noa !atara. - Beldurrak al abil? - Bada ez bada ere, ez det ustegabekorik nai. Tabernaria larri-larri ibillia da. Lendik ezagunak zi– tuen eta Kantina Txikian zeuden militar batzuek sal– batu dute, auzoko Antton petral orrek salatuta. Ni ere zearo begitan artua nauka; eta, bera gordean dala, bizien artetik eraman naiko nau. - Iltzera zeramatela etzenuten bada salbatu? - Bai. Baiña on egiñaren eskerrik ez du orrek. Aitari ere eraso ornen zion atzo, azienda guziak jan– ga zizkiotela zemai egiñaz. Arek ortzak erakutsi, berriz. «Zerbait aizela uste badek ere, oraindik aitak bilduko au. Aldegin zak nere begien aurretik!» -esanta biali zuen. Kantinan gaizki atera zitzaion. Aitak umildua utzi du. Orain neri erasoko dit, ea bat bederenik asmatzen duen. Garrota bizia baidit. - Etzekit zergatik. - Ez bainau bere iritzietara makurtu. Ez bagera geiago etortzen ere... Aundiak eta txikiak besarkatu zituen. - Baldin oiek emen azaltzen badira, Bidaso'z aruntz egin bearko det iges, al badet beiñepein. Ama ta anai-arrebak goibel ta negarrez utzita, mendiko txabolara joan zan, andik etxea gainbeera artzen zuela. Onda pentsatu ta gero, an ere etzegoela seguru barman beiñepein, bazitekela Subegorria ze– letan egotea, ta etzan txabolara sartu. Illundu ta bereala, bide zabaletik bere etxe aldera artzen zuen bide-gurutze batean somatu zituen bost gizon. Zalantzik gabe, bat Subegorria zala. 39
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz