BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak - Jakiña, Subegorriak. - Bai; badakik erri ontan bost errekete arrapatu ta il zituztela. - Bai. Ikasia naiz. - Oiek iltzen ik parte artu uala. - Urdea aleena! Ori salbatzeko bestetarako ez det artu nik armik eskuan. - Bai. Bein eskuetara ezkero, Justiziak epaitu bear dik. Baiña baabilke eme. Salaketa ikaragarria dek ori. - Orduan etzenduen uste auek orrelakoak zira– nik? - Gutxi gora-beera bai. Politikak sortzen dituen gudak, gorrotoak ekartzen dizkik. Emen ere ori zebi– llek; eta militarrak sartu ezkero, sarraskia seguru. - Orduan nere lekua ez dago emen. - Bizia maite badek, ez. Baiña bi aldeak zebil- tzak berdin. Auek ikaragarriak egiten badituzte, bes– teak ez dituk atzetik gelditzen. - Ori dena jakin banu, ez nintzan emen geratu– ko. - Len ere esan dit: obe dek aldegin edo ezkutuan egon. - Eskerrik asko. Etzaude zu politikak itxutua. Badakizu bakoitzari berea ematen. - Neretzat, txuria il edo gorria, Jaunaren aurre– rako pekatu berdiña dek. Arek gordean egoteko esan zion. Andik txuxene– an etxera etorri zan. An ere bere kontuak artu bea– rrak zeuzkan. Egun guzian, txakurren zaunkara belarriak txutik jartzen zitzaizkion, eta segurutik begiratu, inguru ar– tan iñor estrañurik ikusten ote zuen. Bera non zebi– llen zeleta egitera etorria ere izan zitekela norbait. Bazkaltzeko garaian ere, alakorik balitz, leiotik jauzi 38

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz