BCCCAP00000000000000000001793
Antton eta Joakin tabaida ori maíz izan zan. Bi aldeetan baziran armak. Baiña sei beren eskupetakin aurrean ikusirik, il– tzailleak atzera egin zuten. Arengatik etzuten beste– ren odolik ixuri nai. - Eraman zazute, eraman! Etsaiak salbatzen ari bazerate, oraindik ederki damutu bear zaizute, ingu– ratuak gauzkaten auek sartzen badira. - Zuek ere obe zenduteke, arma oiekin emen ibilli baiño, aurrera joango baziñate. - Bai zuek ere, auek salbatzen ibilli baiño. An denentzat zegok lekua. - Emaizkiguzute zuen pusillak eta oraintxe joan– go gaituk. Antton, beiñepein, bere biziaz etsi ta gero, aske geratu zan. Baiña etzion iñori eskerrik eman. Berea– la ezkutatu zan andik. Etsaiak Gipuzkoa'n sartu zi– ran arte, etzuen iñork ikusi. 11 nai zutenak erdiz-erdi asmatu zuten: - Oraindik damutu bear zaizute ori salbatua. Subegorria etsaiakin batera sartu zan, ozka egite- ko asmoan gaiñera. Joakin, apaizgai ta biotz zuzenekoa izaki ta etzan ezertan naastu. Etzegoen arentzat garbi batzuen ta besteen joera. Bi aldeetan zebiltzan gaiztoak eta onak. Etsaiak sartu ziranean, bada, etzuen aurrera joateko ausardirik izan. Etxean arrapatu zuten. 27
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz