BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak tzeak balio duela eta badaukala indarra pekaturik gaiztoenak barkatzeko? - Bai, jauna, bai. Ez nintzake ni bestela orren– besteraiño umilduko. - Aitortza bearrezkoa da pekatuak barkatzeko. Baiña bai damutasuna ere. Eta egin dituzun guztietaz benetan damutua al zaude? - Pekatuak aiña bizi baneuzka ere, denak eman- go nituzke. Apaizak berekiko ala zion: «Amaika bizi bearko itukek orduan!». Ta gero: - Dezun bakarra eskeiñita ere, ez da gutxi. - Baiña barkatuko al dizkit Jaungoikoak? - Arestian ez didazu esan sinisten dezula? - Len ere esan dizut, bestela ez nintzakela aitor- tza au egitera makurtuko. - Jainkoaren errukia zalantzan jartzea arrokeri bat besterik ez da. Geron buruari garrantzi aundiegia ematea. Nor gera gu Jainkoa gure buruarekin neur– tzeko? Guk agian ez genduke barkatuko. Baiña ura neurri gabea da, ordea. - Ainbeste naigabe eman ondoren? - Jainkoari ez dio iñork oiñaze ta naigaberik ematen; ez supri erazi ere. Guk ezin genezaioke Jain– koari ezer eman. Gu izan edo ez, ura beti bezin zoriontsua izango da. Ez dabil gure atzetik, bear gaituelako; gure ona nai duelako baizik. Orregatik da errukibera Jainkoa. Jesus gurutzean il zan ezkero, gure pekatuen ordaiña korrituan jarria dago. - Eta nola artu nezake interes ortatik? - Damutu ta biotz-berrituz, aitortza on bat egin ondoren. Ez daukazu beste biderik. Orí, zedorrek nai dezunarekin. - Mesedez, gera zaite. Askotan ibilli naiz emen- 214

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz