BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak - Egi-egia. Neri gertatua dena. - Orduan zu Florida'ko Joakin zera? - Uraxe herbera, berrogei urteren buruan mudo- etatik etorria. - Eta ni ezagutzen al nauzu? - Ikusi zaitudaneko, Frai Joxe. Limosna eske ibiltzen ziñana ta sendatu arte etxe ontan ezkutuan eduki ninduzuna. Zuk urte asko dauzkazu, baiña oraindik buru ori argi; ezaguera bikaiña. - Bai. Ori egia da. Baiña oiñak arrastaka. Bai urte gaiztoak zirala aiek! Emendik Bidaso'z aruntza iritxi ziñan, bada, zu! - Bai, arraixku estuak igaro ta gero. Eskerrak zure laguntzari. Bestela ez dakit. - Zuen etxean egindako zorrak ordaintzezkeroz, zerbait egin bear nuen. - Baiña zuk orain ere Florida'ko loretegitik eka– rri dezu landare eder bat. - Bai. Lengoa Jainkoak eraman zigun eta aren lana izango da noski berri onen sarrera. Au izan da nere azkenekoa. Orrekin amalau baditut ekarriak. Baldartu ta geroztik erretiratua, konbentuko lanetan bizi naiz. - Urte gaizto aiek ere joan ziran. Oraingo alda– keta berri onek zerbait obea ekarriko baligu... - Nai al zenduke gurekin bazkaldu? -eskatu zion frai Joxek. Baiña besteak ezetz; etzuela iñoren aotan ibil– tzerik nai. Bera joaten zanean, nai bazuen esateko. - Gosaldu ere ez? - Ortara zeran ezkero, bai, ta pozik. Benetan eskertuko nizuke. Bart amabiak ezkero, baraurik bainago. Berekin sukaldera eraman zuen, eta an egin zuten elkar-izketa luze bat. Agurtu baiño len, ala eskatu zion Anaiak: 204
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz