BCCCAP00000000000000000001793

Noizbait - Urteak arek ere: larogei ta amar, ortxe. Bete dik bere munduko eginkizuna. Beste gaiñerakoan, baserrian zer martxa zeukatek? - Badizkitek zazpi seme-alaba. Zaarrena, etxera ezkondua. Beste bat baiño geiago egatu nairik zebil– tzak. Bat frantziskotar ditek. Apaiztarako ikasten ari dana, aurreratu xamarra. - Etzegok gaizki, Manueltxoren atzetik ere ibilli itun ta. Nere anaia ezkonduko uan etxera noski. - Bai. Beste arrebak ere ondo bizi dituk. Gaz– teena aukera xamarrean gaiñera. - Oiei denei ikertxo bana egiteko naiko denbora bazeukat. Ondoren, aspaldiko gora-beerak kontatzen asi zi– ran. Joakiñek Ameriketan igarotako poz ta atse– giñak, atsekabe batzuekin naastuak, jaulki zizkione– an, bat-batean au galdetu zion Joxek: - Aizak: galderatxo bat egingo nikek. Ospitaletik nola arraie iges egin uan? Milla bider kontatutako gertakariak esan zizkion. San Rafael asko izan zituela bidean. Bein mendira ezkero, baserritarren lana guzia. - Alajainkia! Bidean gorriak ikusiko itun or– duan? Oso gutxik zekitek bizi aizela. Neri emazteak esan zidaken. Subegorria, beiñepein, zalantzik gabe ziur zegok guardizibillak il iñutela. - Neretzat obe arek ez jakitea, orduan beiñe– pein. Gorriak diok? Bai txuriak, beltzak eta denak. Baiña bizirik iritxi niñun. Eta i zergatik ez intzan etorri, agindu ta gero, neri laguntzera? - Etziguteken utzi atzera begiratzen ere. Jarrai– tzeko aurrera. Bestela, Bilbao barman bertan sarean arrapatuko giñuztela. - Eta zer moduz zegok Euskadi? - Gal-gal irakiten. - Ez ditek orduan, berak nai zuten bezela, il? 193

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz