BCCCAP00000000000000000001793

Noizbait Lege-gizona ere, naiz eskubitarra izan euskaldun jatorra, atsekabetua zegoen, bere erriaren erailtze ura ezin jasanik. - Ego aldeko jende orrek irentsi ziguk Euskadi. An utzi zuen bere maletarik aundiena, urrengo egunean bere jaiotetxetik joaten zanak eramango zuela ta. Nolabait billatu zuen etxerako bidea. Andik au– rrera oraindik Euskadi zan. Bere maleta txikia es– kuan, bear-bearrezkoa besterik etzekarren an. Gazte sasoikoa joan zan, baiña xaartua, aguretua zetorren. Irurogei ta zazpi urte beteak zeuzkan. 36'a ezkero, etzuen bere sortetxerik ikusi. Oraindik erren pixar bat egiten zuen, Bizkai'ko zauriaren lana. Ille txuria, arpegi ximurra, bizar-lege bat ere utzia zeu– kan. Aragi-izpirik gabeko gorputza, baiña oraindik gordin ta sasoikoa. Bein karrikatik atera zanean, aurretik zijoan bat arrapatu zuen. Barea baiño nagiagoko gorputza zeu– kan. Lodi zegoen benetan. Nor izango ta Joxe, An– ttonen anaia, ta berarekin batera Prantzi'tik Bilbao– 'ra joan zana. Elkar ezagutu zutenean, besarkada batean lotu ziran bi gudari zaarrak. - Kaixo, Joakin, aspaldiko! Baneukaken il baiño len irekin itzegiteko gogoa. Emen gutxik zekitek bizi aizenik ere. Gure etxean, batez ere otorduetan, iñoizka aipatzen diagu. Ire anaiak esanta, bageneki– ken laxter etortzekoa intzala. - Berrogei urte joan dituk aldegin nuela. - Nik baiño aragi gutxiago daukak, alajainkia! Lanean itotzen nauk, ezer ez <lit jaten, alare beti gizentzen. - Egi osoa ote da gero ori, Joxe? Alare, ore oneko zatia aiz. Ire ama mardula dek. Oraindik bizi al zaizkik? - Ez. Joan itun biak. Ama lenengo. 191

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz