BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak «Olako lur-txoko ederrik etzegok lurbira osoan. Baiña oraindik, zoritxarrez, gure etsaiak agintzen di– tek emen». Gudaren iges joan ziran askok saldu zuten beren izkuntza, etsaiarena artuz. Baiña gure apaizak ez. Joan zanean bezin xamur ta errez itzegiten zuen eus– keraz. Ortan pentsatu maite zuen edo ez. Irun len zerbait ezagutzen zuen. Orain, ordea, nora ez dakiela geratu da. Etxea ta etxea besterik etzuen ikusten. Kosta zitzaion lengo tranbe txiki bal– dar ura billatzen. Errenderi bere errira etorri zanean, izutua ta nai– gabetua, malkoak así zitzaizkion, ormigoizko kaja aundi aien aurrean. «Gure Euskadi xaarra ondatu ditek betiko!». Len alako lau bazala iruditu zitzaion orain, eta etzuen asko utsegin. Garai bateko erri ondoko base– rri aiek, etxepean irentsiak. Gora-beera ibiltzen zi– tuen bide-txigor ta laxter-bideak, berdin. Bazekien bere lengo lagun bat eliz nagusiaren ondoan bizi zala. Ara joan zan, benetan samindua, onera etorria ia damutzeraiño. Erdera besterik etzuen entzuten, ga– rai batean euskaldun garbiak ziran karriketan. Ber– tsolari ta pelotarien erriak Andaluzia zirudien. «Gure borreroa betiko joan dek, baiña gure erri xaarra illa utzi ta gero». Aolku onak ematen zizkion lege-gizona zan bere lagun maite orí. Bizirik arkitu zuen. Xaarra, baiña oraindik buru argikoa. Ordu bete baiño geiago elkar– izketan igaro zuten, ango ta emengo berriak bata besteari kontatuz. Ala esan ornen zion lege-gizonak: - Zure ibillerak ondo idatzi ezkero, ele berri bat bikaiña egin liteke. - Ez nizuke ezetzik esango. Baiña oraindik ez <lira bukatu. la gertakizunik onena etortzeko zegoen. 190
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz