BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak nean, berak ere, ango bikarioaren aolkuz, bi xendar– me eskatu zituen, bada ez bada. Ango mugatik emengora indarrean sartuak bai-baiziran. Doktor Bago zeritzan sendagille ezkertiar amorratu bat, bere emaztearekin mugan izketan ari zala, artu ta indarre– an sartuta espetxeratu zuten. Emaztea, ordea, ar– jentinarra zan ta bereala gizona arjentinar bezela lerrokatu zuen, eta Perón'en bitartez askatu bear izan zuten. Olako geiago ere gertatuko ziran. Muga erdian zutela aritu ziran izketan. Alare, eskerrak euskeraz utzi ziela, gurasoak etzekiten bes– terik eta. Etzuten ezer askorik itzegin. Gogoa bear zan ortarako. Eskua elkarri ematen, bai, utzi zieten. Bada ez bada, apaiza mugatik pixar bat atzeraxeago. Xendarmeak, herriz, aurrean. Zer esanak bukatu zi– tuztenean, gogorkeri arekin amorruz zeuden denak: katuak xaguaren zai jarriak, angoa aurrera sartzera noiz deskuidatuko ote zan, arrapatu ta baitzeko. - Agur, guraso ta anai-arrehak. Iñoiz askatasun geiagorekin etortzen hagera, zuzentasunik eza auek guziak aztuko al <lira. - Agur, Joakin. Urrun joaten haaiz ere, gure semetzat edukiko augu ta hizi aizela jakiteak poztuko dik gure hiotza. Amak negarrari eman zion. Etzioten here seme apaiz herriari muxu hat ematen ere utzi, uraxe metro hatera ikusi ta gero. Bat hatera ta hesteak hestera berexi ziran. Aitak etzuen mundu ontan geiago ikusiko. Amak bai, bai– ña ezagutu ez. Benetan naigabetuak aldegin zuten. Beren iritzikoak etziralako, menpeko hatzuk orrela ihiltzea geiegia zan. Andik egun hatzutara, Europa'ko gerra odoltsua así haiño host egun lenago, Ameriketara aldegin zuen. 178
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz