BCCCAP00000000000000000001793
Mixiolari zor zion. Bere anaietako bat izan balu, etzan geiago saiatuko. España'ko guda bukatu ta bereala amaitu zituen bere ikastaroak, eta Alemani'koa asi aurretik sagaratu. Bere meza berrira etzan guraso ta aiderik azaldu. Emendik iges eginda joandako abertzale ba– tzuk bazeuden. Baiña bazekiten gurasoak. Eskutitz baten bitartez jakiñaren gaiñean jarri zituen. Aiek, gizarajoak, sinismen berokoak izan arren, etzuten aren meza bat ere entzuteko egokierarik izan. Bereala mixiolari joateko asmoak artu zituen. Laxter zetorren gudari iges egin nai zion. Ordurako, igertzen erreza baizan ikaragarria bazetorrela; eta lenbailen joatea erabaki zuen. Obe izango zuela, así ta gero baiño, bestela itxas aietan etzala pasatzen erreza izango ta. Andik bereala, bada, bere gurasoak deitu zituen: Ameriketara zijoala mixiolari ta, ikusi ta itzegin nai bazuten beiñepein, Ipar-Euskadi'ra joateko moduak egiteko. Berdin berari onera sartzen etziotela utziko. Emengoak bai ara, baiña angoa ez onuntza. Bere gurasoak alegiñak egin zituzten baimen orí irixten, bitarteko onak billatuta. Baiña dena alperrik. Etzuten ara sartzeko baimenik iritxi. Ortan ere tratu txarra eman zioten fameli ari. Ura gorria bazan, etxe– koak ere ala izango zirala; etzitzaiela oiei ezeren erreztasunik eman bear. Oraindik etzan aztu, bost rekete aiek iltzen parte artu zuela egin zioten salake– ta, gezurra zala geienak jakiñagatik. Mugarako bakarrerako eman zieten baimena, baiña poliziakin. Ortaraiño zapalduak geunden be– rentarrak ez giñanok. Alare, etzuten atzera egin. Semea ikusi ta berarekin itzegin nai bizia zeukaten, agian etzutela geiago alako egokierarik izango ta. Agintariak aukeratu zieten nora ta noizko. Eskutitz bat eginta abisatu zioten semeari. Gura– soei poliziakin joateko agindua eman ziela jakin zue- 177
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz