BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak la, gaude emen ere: Paris'en mende. Andik datoz– kigu legeak; eta, iñongo ikastetxetan sartzezkeroz, nai ta nai ezkoa da prantzesez jakin bearra. - Banekien, bai, ori. Erdi broman galdetu dizut. Izketan aritzeko moduan ez, baiña irakurtzen detana ulertzeko aiña badakit. Apaiztegian erakusten baizi– guten. - Bejondeizula! Bide erdia igaro dezu. Agiriak eskatu al zenituen? - Bai, jauna. Ez dakit nolakoak bialiko dizkidaten, lengo irakasleetako bat ez dute bere lekuan utzi ta. - Baiña apaizak izango dira? - Dudarik gabe. Ortatik aukera <lago an. - Orduan, beren kontzientzira egia esatera bear- tuak <laude. Aiek eskuratzean, bereala asiko naiz !anean. Berak uste baiño len etorri ziran; eta apaizari eman baiño len, onek ez baizekien gazteleraz, euske– rara itzuli zizkion. - Ikusten al dezu nola ondo utzi zaituzten? Notik onenak dauzkazu gaiñera. - Beldur nintzan, bada. Abertzale amorratua naizela beiñepein esan dute. Oiek ortan zertan naas– turik bai al daukate? Orrek ez ote dit kalterik egingo? Emen ere benetan oiek paristarrak izango baidira. - Ez. Agintari politikoak ez dira ortan naastuko. Mixiolari joan bear duen batentzat, ori ez da aintza– garria besterik. Zure iritzi guziak Jainkoagatik uzten dituzula, alegia. - Emen bearko du. An ez lidateke utziko. Apaiza bereala asi zan lanean. Mutillaren berri jakin orduko, gotzai jaunak eman zuen baietza. Apaiztegiko ateak ere zabaldu zitzaizkion. 1937'ko Urrian asteko erreztasunak eman zizkioten. Apaizgai beartsuentzat jartzen dan beka oietakoa izango zan beretzat. Ori <lena, lenengo itzegin zuen bikarioari 176
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz