BCCCAP00000000000000000001793

MIXIOLARI Bein modu pixar bat izan zuenean, bere ongillei agindua bete nai zuen. Etzan zorretan ibiltzen zan oietakoa. Arantzazu'ra ta sendagilleari eskutitz bana idatzi zien. Benetan poztu ziran praileak. Zer konta– tua ibilliko zuten bazterretan. Sendagilleak ere, artu orduko, zoramenez irakurri zuen, ta alabari luzatu zion: - Illa piztu zaigu noski. Or datorren berri orre– kin, ni ezik, zu ere poztuko zerala uste det. - Eta Arantzazu'n nor il zuten, bada? -galdetu zion alabak. - Auskalo! Ainbeste ibilliko dira orrela... - Gizarajoa! Berearekin atera orratik. Azkenean iges egin. Ez dakizu nola pozten naizen. Señak biali izan balitu, merezi zuen idazteak. Orain osoro bere eginkizunetara makurtu zan Jo– akin. Bikario jaunak ala esan zion: - Lenengo lana, emengo izkuntza ikasi bearko dezu. - Badakit. Baiña ez al da izketan ari geran au? Euskeraz ari baiziran. - Egia aitortzezkeroz, bai; ala da. Baiña an beze- 175

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz