BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak Arantzazu'n asko lagundu zidaten, batez ere orrera limosna eske joaten dan praileak. Sendatu arte, ateratzen etzidaten utzi. Errenderi'ko gure adis– kide baten baserrian apaldu ta arratsa bertan igaro nuen. Bada ez bada, bere izena bego ixillean. Or asitako bizibideari jarraitu nai nioke. Baiña ez daukat berriz zuen artera etortzerik. Elkar ikusterik ere ez degu izango. Baldin bada ere, mugan, zubian, zuek ortik eta nik emendik. Ez baidizuete zueri ere onera etortzen utziko. Ez da nolanaiko pekatua izan– go bakoitzak bere aberria maitatzea. •• Zoriontsua igaro, zuen artean, eguo ori. Bai-bai– dakit aitaren urte betetzea gaiñean dala. Ordurako iritxiko da noski au. Beste ainbeste urte ta oraingo auek baiño atsegiñagoak opa dizkizut, denok hatera noski mundu ontan ez degu geiago egiterik izango ta. Besarkada batekin agurtu nai zinduzteke, zuen seme ta anai dan Joakiñek». Eskutitz motx au irakurri zutenean, arnas lasai bana artu zuten. Aitak zoriontsu esan ere bai emaz– teari: - Eskerrik asko, Joxepa. Gaurko egunerako neretzat ezin zentzaken erregali oberik asmatu. Noiz– bait atsegin pixar bat artu bear genduen. - Baiña ez dauka etxera etortzerik! -zioten anai- -arrebak. - Utziozute orri pakean. Eman digun berri au, aski degu gaurko. Bizi da beiñepein. An edo emen, ura beti gure semea izango da. Ez gaitu ukatuko. Egunen batean baliteke mugaraiño ikustera joatea ere. - Orduan, Arantzazu'n ta Errenderi'n ere izana zala egia da. - Pusillatu zutela ez orratik. - Ez. Eskutitz ori Subegorriak, ura illa zalakoan, egingo zigun. 174

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz