BCCCAP00000000000000000001793
Gurasoak Bazkari ori moldatua zeukaten. Baiña, alare, beti bezela joan zan goizean ama, esne ta tratu pixarrak salduz, etxean bear ziranak ekartzera. Aien artean, bazkal ondorako pastelak. An eskutitz bat eman zio– ten dendakoak Joxeparentzat, zabaltzailleak utzia. Artu zueneko, biotza aballan asi zitzaion: «Ea au dan semeak bialtzen digun kartatxo ori!». Baiña etzuen letzen ikasi ta ezin jakin ala zan edo ez. Beretzat lotsakizuna, berriz, ta etzion iñori galde– tu. Amaika begiratu egin zizkion amak, baiña norena zan ezin igarri. Bera ezjakiña gelditu zan. Aitak ba– zekien polliki. Bazkaltzera eseri ziranean, amak kol– kotik atera ta eman zion alabari: - Irakur igunan, ea norena dan eskutitz au. - Errian eman al dizute? -galdetu zion aitak ur- duri. - Bai; pastelak erosi ditudan dendan. Baiña ez diot igertzen norena dan. Alabak bai artu zueneko, ta alai-alai jarri zitzaion arpegia. - Norena den? -galdetu zioten denak. - Zalantzik gabe, Joakiñena! - Bai ote? Poz ori bai ote dago guretzat? - Bai, ta Prantzi'tik egiña gaiñera. - Utzi itzan berriketa oiek eta irakurri igun! - «Nere guraso ta anai-arreba maiteak: Agur ta osasunez arki zaitzatela eskutitz onek, ni nagoen bezela. Zuek ere nerekin batera benetan poz– tuko zeratela badakit. Karta labur au, irakurtzean bizi naizela jakin dezazuten egiten dizutet. Agian luzeagoa noizbait biali nezaizuteke. Jainkoak bestek ez daki mendi oietan eta errenka nolako kalbarioa igaro detan oneraiño irixten. Baiña, gu denon zorionerako, ori atzera geratu da. Segu– ruan Ipar-Euskadi'n bizi naiz. 173
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz