BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak soak. Nola biziko ziran ere bai. Batzuek jakin nai ta besteak erakutsi nai bizi zala. Aitaren urte betetzea urbiltzen •ari zan. Ixtillu txarrak ígaro zítuen, alaba ta semeak etxeko martxan jarri arte. Mando batek bezela egin zuen lana, ta bere egun ori ospatzeko bazkari on bat jarri naí zuen amak, dena ondo irabazia zeukan eta, orrekin gaz– teak ere oroitu zitezen beren aitaz. Gazteak oíeratu ziran batean, esan zíon ori amak aitari. - Baí, Joxepa. Ondo pentsatua dago. Ez nerega– tik bakarrik; denengatik. Beti negarrez ezin ariko gera. - Zer jarrí gentzake? - Zedorrek nai dezuna. Nere gustoko jakiak zer díran badakizu, ta seme-alabenak ere bai. Zure esku dago dena. - Ostegunean da. Ordurako dena moldatuko det. - Nerí orain ere oldozpen tristeak datozkit gogo– ra, Joxepa. Gure semeak ere ez ote duen ospatuko. Berdin noiz beteko ditudan badaki. - Zer besterik nai genduke? - Nik bai. Zertxobait geiago eskatuko nuke: aren eskutitz bat. - Zaude ixilik, negar egin araziko didazu ta. Gurasoak, egun ortako beren atsegin betea zer– tan legoken ausnartzen zuten. Beste aldean, berriz, oldozpen berdiñak zebílzkien semeak: ostegunean beteko zituen aitak urteak eta bere berririk gabe egun orí triste pasako zutela. Aiek pozteko idatzi nai zuen, gurasoen biotza geiena poztuko zuen mezu bat: oraindik semea bizi zutela eskutítz motx bat. Orí bere esku zegoen. Arantzazu'rako ta sendagillearen– tzat gero idatziko zuen. Egin ta bota ere bere ga– raian: «Emendik ara txuxen joango dek. Egun arta– rako onek an bear dik». 172
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz