BCCCAP00000000000000000001793

GURASOAK Alegin guziak egin zituzten Joakiñen gurasoak semearen berri ikasi nairik. Bilbao aldetik zetozen ezagun guziei galdetzen zieten, baiña alperrik. Iñork etzien aztarren garbirik ematen. Arantzazu'n ikusi zutela, Errenderi'ko baserri batean ere bai. .. Nondik zetozen berri oiek? Nork zabaltzen zituen eta zerga– tik? Gurasoak naigabetzearren agian. Baiña iñor etzan egia esatera ausartzen; bere burua agertzera alegia. Izan ere, alako beldurra zeukaten sartua. Bai– ña aurretik zetozen geienak, illa izango zala zioten. Bestela, andik edo emendik aren berriak ikasiko zituztela. Bi seme illak ta baten salaketaz, sumintzen zan aita gizarajoa. Subegorria ikusten zuen bakoitzean, bi tiro eman ta bertan illa uzteko amorrua etortzen zitzaion. Alare, bazijoazen polliki-polliki aztu ta pazientzia artzen. Alaba zaarrenak emezortzi urte bete zituen. Semeak, berriz, amalau. Bi alaba gaz– teagoak. Gurasoak bazeukaten osasuna saltzeko ere. Gurasoak etziran aztutzen beren semeetaz. Bat bazekiten illa zala. Bestearen zalantza. Ziur jakin arte, etziran lasaituko. Beti itxaropen pixar bat. Se– mea ere bizi zan oraindik. Oroitzen zitzaizkion gura- 171

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz