BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak besterik ez det egin. Denetan maitasunez artu naute, jan ezik aterpea ere eskeiñiz. Oneraiño irixtea oiei zor diet. Beti kanpoan lo egin det. Ordaiñik eskatzen ez duten ongille oientzat arraixku gutxiago. Oiek bai dirala benetako kristau ta euskaldunak. - Eta zer asmotan zatoz? - Galdera orrekin zer esan nai didazu? - Ez dakit, bada ... Emendik joan ziñanean, apaizgaia ziñala esan zenidan; eta oraindik lengoan ote zauden... - Bilbao'ra joaterako ori esan nizun, bai: apaiz– gaia nintzala. Ta oraingo Euskadi'ko sarraski au iku– sita, azi besterik etzait egin gogo ori. Al baneza bei– ñepein, lengoari jarraitu nai nioke. Amar urte ika– siak dauzkat. Ara joango banintz, arrapatu ta pusilla– tu egingo niñuteke. Aske utzita ere, non artu? Milita– rren aurka guda egitea Jainkoari erasotzea dala uste dute apaiz askok, eta oiek <laude orain gaiñetik, zo– ritxarrez. Lengoak kendu ta auek jarri dituzte agin– tzen. Nere asmoa betetzezkeroz, emen daukat jarrai– tu bearra. - Zuk dabilzkizun neke ta ixtillu oien artean ez bazaizu asmo ori itzali, ikusia dago Jainkoaren eskua dabillela or, eta laguntzaren paltik ez dezu izango emen. Zuk ango agiriak ekartzen badituzu, nik zu apaiztegian sartzeko moduak egingo nituzke. Baita ordaintzailleak billatu ere. Orrelako Jainkoaren dei– rik galtzera uzterik ez dago. - Orain mesedetxo bat eskatuko nizuke. - Eskatu. Nik, al dezakedana iritxiko dizut. - Emendik aldegin ezkero, gurasoak nere berri ez dakite ta kezketan biziko dira. Aiei eskutitz bat egiteko bear diranak nai nituzke. Bereala jarri zizkion aurrean. - Euskadi'ko diruarekin ordainduko dizut. - Ekatzu, oroigarri bezela jasotzeko. 170

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz