BCCCAP00000000000000000001793
Adiskide zaarrakin Len ainbeste bider esana, aita gurea bezela ze– kien memoriz eta <lena bertan asi ta buka jaulki zion. Len arrituta bazegoen, orain zer pentsatu etzekiela geratu zan gure apaiza. - Ori dena egia al da? - Nik ikusi ta nere !arruan supritua besterik ez dizut kontatu. - Guk ez degu emen olakorik entzuten. Berak dena ando egiten dute, zuek deabruaren berdiñeko jarriz. - Ori ez da arritzekoa. Orain arteko istori gu– ziak, irabazleak nai bezela idatziak <lira. Sinista zaie– zu!. .. - Ortan ez diozu gezurrik. Orduan, zuk iges egin zenduelako, amasei urteko anai bat il dizute? - Bai, jauna. Praile sartzeko asmoan zebillen gai– ñera. - Eriotz orrek neretzat ez du izenik. Zer kristau lege jarri bear dute? - Jesukristo etorri baiño len Judea'n zegoena. - Arrigarria, zauritua-ta zu andik onera etortzea! Ez det uste, bada, guardizibillen paltan arkituko di– ranik. - Dena eskax, ordea. Gure mendietan, nora ez dakitela geratzen dira, ainbeste bideren artean naas– tuak. Baserritarren lana da ori. Nekazari bakoitzak bere inguruko berri badaki. Ango gora-beera guziak ikasten ditu: non dabillen, nondik barrena joaten dan, bide laxterrik seguruenak, guardizibil oien ibi– llerak, non bizi diran gure iritzikoak... Kristauak di– ran ezkero, berriz, beti prest <laude ni bezela dabillen bati laguntzeko beren estuasunean, beren buruak arraixkuan jartzeraiño. Etxean berdin gordeko zai– tuzte. Guardizibillei, berriz, muzin egiten diete. Ez diete ezer ere atera eraziko. Oien aolkuei jarraitu 169
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz