BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak kan txapel okerren beldurrik. Erbia igarotakoan aren usaira txakurrak zaunkaka aritzen diran bezela jar– dun bearko zuten. Baiña aurrera ezin igaro. Emen arrapatzen bazuten, bazekien etzutela orma ondora eramango. Guda asi ezkerozko gora-beera guziak aztertu zi– tuen. Ibillitako bideetan deabruak eduki zituela? Bai, ordea, aingeru guardakoak ere. Buzoa erregali eman ta gero, sendagilletik asi ta segurura sartu bi– tartean, beretzat denak aragiz jantzitako aingeruak ziran. Len esan zuen eta berriro baserritarrak bedeinkatutzen ditu. Aien laguntzik gabe etzuen ezer egingo. «Eskerrak Jainkoari, oiek oraindik gureak ditu– gu». Goizean, zortzirak inguru ortan, jetxi zan errira, bertako elizara, txuxenean bikarioarekin itzegitera. Oiek beti maitasunez beren aolkuak emango dituzte, aske utzi ta kobratu ez. Beti bezela, ondo artu zuen, baiña arritu zan. - Nola zu emen? Ez al ziñan Bilbao'ra joan? - Bai, jauna. Baiña bai etorri ere. - Arraiea! Txango ederra egin dezu! Ta etzai- tuzte arrapatu? - Ez. Bestela, ez ninduzun emen ikusiko. Zulo– ren batean usteldua onuzkero. - Eta falanjearen jantzi orrekin? Ain piña ziñala ta aldaketa ori egin dezu? Gazteak par egin zuen. - Onek salbatu nau noski, ta aietako batek ema– na det. Apaiz jaunaren jakin naiak etzeukan neurririk eta ala eskatu zion: - Mesedez, konta idazu dena, gezurra besterik ez dabil emen ta. 168
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz