BCCCAP00000000000000000001793

ADISKIDE ZAARRAKIN Oiñik busti gabe igaro zan, bada, beste aldera. Bere neke, arraixku, zauri ta eragozpen guzien gai– ñetik, orra iritxi bere elburura. Belauniko jarri ta eskerrik beroenak eman zizkion Jainkoari, bere ta lagun urkoen serbiziorako bizia eskeintzen ziola. «Zuregatik denei barkatzen diet». Egin zizkioten jazarpen guziak betiko aztu nairik, <lena amets gaizto bat izan balitz bezela ta zoriontsu, musu eman zion ango lurrari, atsegiñez ziola: «Bi aldiz nere etsaien atzaparretatik zuk salbatu nauzu. Egia da Euskadi'ren zati bat zerala, etsaiak bi puska egindako aberri maitea. Baiña ez daukagu an bizitzerik. Indarrean artu digute gure alderdia. Ta bertako semeak iges egin bear, biziko bagera. Zu– gandik urrundu bearko det, baiña ez zapuztuta. Jesu– sek etzituen egundo bere aberria ta izkuntza ukatu. Ezta nik ere. Noan lekura noala, biotzean edukiko zaitut; eta norekin mintzaturik badaukat, euskera izango da gure izkuntza. Bedeinkatua zu! Gure abe– rritik atera gabe bizi giñezke emen!». Ango bazter batean igaro zuen arratsa. Baiña bai lasai, bere etsai guzietatik bizia salbatuta. An etzeu- 167

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz