BCCCAP00000000000000000001793
Illa iztua - Oiek, motell, katua sagutan bezela zebiltzak. - Ukullu ontan ez bazan argirik egon, tabernara joango nintzan noski. - Laxter lotuko iñuten. - Bai; baiña ara azaldu baiño len, nere kontuak aterako nituen. - Oso arraixku txarra uan ori. Baiña beste aldera joateko ere, egokierarik onena oraintxe daukak. Beste ordu laurdenen bat inguru, kilometro batzutan ez dek oietakorik arkituko. Txanda egin aurretik ta– bernara etortzen dituk auek. Berriak ere bai. Baso erdi bana elkarrekin edanez, batzuk atzera ta besteak muga zaintzera. Ori ditek betiko oitura. - Eskerrik asko. Orduan agur! Joakin ukullutik ateratzen ta guardizibillak sar– tzen. Eskerrak illun zegoan eta etzuten ikusi. Berriro barrura sartu zan, «Txapel okerrak datoz!» esanez. - Egundo ez dituk etorri ta gaur? Oa atzeko ate– tik, txokoak aztertzen asten badira ere. Deabru auek nere semea arrapatu nairik zebiltzak. Joakiñek, bixi-bixi, atzeko atetik atera ta aldegin zuen. - Gabon -agurtu zuten zibillak bei-jeiztaillea. - Baita zuei ere -arritua. - Norekin ari ziñan izketan? - Zergatik galdetzen didazute ori? - Emen norbaitekin izketan ari ate ziñan iruditu zaigu ta. - Ezagun dezute etzeratela beizaiak. Auekin itzegin edo oiu egingo ez duenik ez da, beti dantzan dabiltza ta. Ikusi, ez badidazute sinisten! Agurtu ta kanpora joan ziran. «Ai, mutillak! Segundo bat geiago ta biok izketan arrapatu gaitziken. Txanda berrian sartzen diranak ituan auek. Joakiñek etzeukak nolanaiko aingeru 165
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz