BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak Joan ziranean, madarikatu zituen guardizibil guziak, alako arnas bat artuta. «Urdeak aleenak txapel oker oiek, alazankoa! Ai, Joakin, Joakin! Esan ezake gaur berriz jaio aize– la. Nere ixtillu guziak ia alperrik itun. Oiek onera geiago ez dituk etorriko» esan, ta andik goiza arte lasai egin zuen lo. Urrengo egunean, illuntzerako iritxi zan Bera'ko errira. Andik aurreraxeago bazeukan baserri bat on– do ezaguna, taberna gaiñera. Ango semea guda au– rretik bere lagunetakoa zuen. Muga, berriz, berrogei metrora zegoen. Argia piztua ikusi zuenean, ara joan zan. Aita bera arkitu zuen beiak jezten. Bai onek ezagutu ere. Zer abil emen, Joakin? Ez al aiz aurrera joan? Bai etorri ere, Bilbao aldetik iges eginta. Oiñez ta bakarrik. Oiñez, zauritua gaiñera, baiña ez bakarrik. Bi– de guzian San Rafaelek lagundu dit. - Bejondeikela iri! Lekutan zegok ura! Orain ar– teko markak autsi dituk. Etsaien artean gaiñera. - Eta Mañuel zure semea non dezu? - Prantzi aldera joana dek. Tarteka azaltzen zai- guk etxera. Oni ere bere ibillera guziak kontatu bear izan zizkion. Joakiñek. - Naiko negarra jarri dizuete zuei ere. - Bai. Ortarako obeak dira, laguntzeko baiño. - Nere iritzian, bada, orain arteko eskapadarik aundiena egin dek. Eskerrak ukullura etorri aizen. Bestela, erdiz-erdi etsaien atzaparretan sartuko in– tzan. Bi guardizibil tabernara azaldu berriak dituk. - Pollita izango zan orixe: muga-mugan arrapa– tzea. Bai; Bidaso bazter ontara sartu naizenean, ba– nekien arraixkurik aundiena emen neukala. 164

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz