BCCCAP00000000000000000001793

Jlla iztua - Norako asmoak dituzu orain? - Beste aldera joan ta asitakoa bukatu. - Karreraren bat ikasten ari al ziñan, bada? - Apaizgaia naiz ni ta amar urte dauzkat buka- tuak. - Eta ixtillu guzi auen artean Jaunaren dei ori ez dezu galdu? - Azi egin zait. - Bejondeizula! Olako gazte gutxi dabil gaurko egunean. Praileak agurtu zituen, baiña batez ere Amatxo. - Agur, Amatxo. Eskerrik asko orain arteko laguntzagatik. Eta egizu berriz zure oiñetan belaunikatzeko egokiera izan dezadala. Urrun zeukan oraindik bere elburua. Baiña sen– datu zan ta andik aurrera laxter bukatuko zuen txan– go orí. Bere makilla eskuan -bidean lagundu ziona etzuen galdu-, Napar aldea eskubitara utzirik, igo ta jetxi, gora ta beera, Errenderi'ko mendietara iritxi zan. Adiskideak zituen baserri batean, odisea asi ez– kero, apaldu ta arratsa pasa zuen. Andik aurrerako bideak beretzat etzeukan ezkuturik. Arraixkua, or– dea, azitzen. Muga alde ori zaindua edukiko baizu– ten. Bein Napar aldera sartu zanean, erne zijoan. Etzan iñongo ateetara urbildu azkenera arte. Baiña sekulako eskapada egin zuen. Gau-giro bikaiña zego– en eta meta baten ondora bildu zan lotarako. Gau erdi aldera somatu zituen elkar-izketan erderaz ta bere aldera zetozela. Etzuen arnasarik artzen. An bertan geratu baiziran bi guardizibil illargitan. Bera metaren itzaletik eta besteak argitan metro gutxira. Ta abian, bere oiñak ez zapaltzezkeroz, polliki-polli– ki kuxkurtu egin zituen. Eskerrak aize pixka bat zebi– llela ta bera itzaletik zala. Orretxek salbatu zuen. 163

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz