BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak auen etxera joango bagiña, beso zabalik artuko gi– ñuzteke, eta <lena gutxiegi irudituko litzaieke, gure eder nola egin ezin asmaturik ibiltzen <lira ta. Ez dakigu artzen bestetan. Ez degu ematen ikasi. Eban– jelioa ez al da Jesusek erakutsia ta guk bizibidetzat artua? Bete dezagun ori, militarkeri guzien gaiñetik. Oien lege maitasun gabeak ez gaituzte Aren aurrera– ko beartzen. Nik dakit baserritarren biotza nolakoa dan. Onen anai gazteagoa, Manueltxo, ez dakit gure artean praile nola ez degun ikusiko. - Zoritxarrez, ez da etorriko -erantzun zion, tris– te, Joakiñek. Zergatik ez? Zu iges zoazelako? - Etsaiak pusillatu baizuten. Amasei urteko aingeru ura pusillatu? Aita ere larri ibilliko zuten, arrapatu balute. - Nola liteke ori? Deabruak sartu al ziran zuen etxean? - Nere billa joan ziran; eta arrapatu ez niñutene– an, anaiak pagatu zuen. - Oraindik konbentu ontan badituk auen alde mintzatzen diranak. Denak guri egin bear al digute on? Guk, berriz, iñori ez? Utzi, nagusi jauna, au nere esku. Nik zainduko det. Sendatu arte ez da emendik joango. Baiña ez da konbentuan biziko, iñork gaizki itzegin ez dezan. Arrapatuko balute ere, ni beste prailerik ez da galduko. - Artu zure esku. Kristauak geran ezkero, mutil au laguntzik gabe ezin genezake utzi. Biotzak eska– tzen dizuna egizu. - Goazen emendik. Artu ta berekin eraman zuen gaixozaiak, ta sei egunean ezkutuan eduki, zauria ondo sendatu arte. Aitortu ta Jauna artu ondoren nagusia agurtzera joan zanean, onek ala galdetu zion: 162

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz