BCCCAP00000000000000000001793
Jlla piztua mazkit ere. Jantzi legorrak nai nituen eta eman diz– kidazute. Zauritua gaiñera ta oiñazetan nola nato– rren, garbitu ta lotzea nai nuke, al baliteke. Anaidi guzia oartu zan atean zerbait gertatzen zala. Ikusi-mukusin bakar batzuk urbildu ziran. - Zauritua, bustia ta oiñazetan etorri al zera one– raiño? - Bai, jauna. Bilbao ondoko mendi batean zauri– tu niñuten. An galdu nituen ondoan neuzkan bi lagun maite. Ni, berriz, zearo ondatua geratu. Ospitaletik iges eginda nator. Gaztea bere ixtilluak kontatzen ari zala, esan zuen praile xaar batek: - Noiz ikasi bear dezute auek ez dakitela txikitu ta iltzen bestetan? -eta asarre aldegin zuen andik. Oraindik Joakin zalantzan zegoen etziotela sinis– ten egia zionik. Eskean ibiltzen zana, praile sasoiko bat oraindik, zegoen gaixozai ere. Ura deitu zuten. Bere aurrera azaldu zaneko, ezagutu ta, etiketak az– tuz, agurrik egin gabe, beso zabalik joan ta besarkatu zuen. - Baiña zer zabiltza zu emen, Joakin? Praile-jan– tzian gaiñera! - Ikusten dezu dakardan planta. Txapel okerren iges, frai Jose. Blai egiña etorri naiz ta emen eman dizkidate jantziak. - Amaika aldiz eman izan zizkidan zure amak ere neri. - Zuk nondik nora ezagutzen dezu au? -galdetu zion nagusiak. - Ezagutu? Auen etxean amaika bazkari, apari ta lo egiña naiz. Len onak bagenituen, zergatik ez orain? Zapaltzaille batzuk sartu diralako, gaiztotzat artu bear al ditugu? Auek ez dute aldaketarik egin; guk bai, ordea. Oraintxe bertan, guretako edozein 161
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz