BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak onik, eta iges egiten asi zan. Baiña besteak ere erne zeuden. Batek besoa arrapatu ta atzera biurrituz, min emango zion eta alako karraxi bat egin zuen. Bigarren batek garrondotik bi tiro sutu zizkion eta zerraldo erori zan illa. Bertan utzita, aldapak gora Arantzazu aldera artu zuten. Baiña guardizibillak ere inguru artan ibilki eta, tiroak somatu zituztenean, an azaldu ziran. Izketa-otsa entzutean, alto eman zieten. Auek, berriz, tiroz beren erantzuna. Ogeiren bat sutu zizkioten bata besteari. Baiña iltzailleak iges egin zuten eta mendia ixil geratu zan. Aiek baiño irurogei bat metro gorago nengoen ni. Guardizibi– llak, bada -ez bada, urrengo egunerako utzi zuten bazter aiek aztertzeko lana. Arrazoi ere bazuten. Goizean, andik goragoko txara batean ezkutatu nin– tzan. Bai-bainekien egunez an azterketa gogorra egingo zutela. Baiña illa artu ta eraman zuten ta kito. Izan ere, goian-beean euria ari zuen. Orixe da an gertatutako guzia. Aien aserrea uste det itxura izan zala. Iltzeko asmoan eramango zuten zeletari ura. - Deabruak ez daki berari egindako serbitzuak ordaintzen. - Orixe bera pentsatu nuen nik ere. - Nor izan liteke, ordea, or il zutena? - Nere ustez, artzaiak Traidorea deitzen zioten ura. - Orren beldurrak zebiltzan ta poza artuko dute. - Esan zidan, bai, artzaiak ura nola galduko zebiltzala. - Ixtillu ederrak ikusi dituzu orratik. - Bai; etxean, Bizkaia'n ta emen ere. - Eta ostatu billa al zatoz? - Ez naiz orrenbesteraiño ausartzen. Neregatik ez det iñor arraixkuan jarri nai. Ez dizutet jatekorik ere eskatuko, bi egun ta bi gau ur utsarekin badara- 160

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz