BCCCAP00000000000000000001793

\__ lila piztua - Arritzekoa da ori -erantzun zion nagusiak, siniskaitz. - Bai; ala da. Baiña benetan egia. Iru aldiz larri ibilli naiz; iges egin diet, ordea. Emengo baserritarrei eskerrak iritxi naiz oneraiño. - Artzai batek esan digunez, etzuten, bada, guar– dizibillak arratsean arrapatu ta txabolaren ondoan illa utzi? - Ez, jauna. Artzaiak ala uste badute ere, andik zetorrena etzuten il. - Artzaiaren ezaguna zala, ta berarekin itzegin zuela gaiñera. Ura zala illa esan zigun. Emendik eraman zuten Oñati aldera. - Geiena egia da, baiña azkeneko ori ez, ni bizi naiz ta. Baiña an gertatu zana, dena nere begiakin ikusi nuen. Ni txabolan nengoen, artzaiaren kon– tsejuari entzungor eginta. Norbaitek atrixe, dominis– tikua egin zuen eta esnatu erazi niñuen. Orduan, txabolak zeukan leio txikitik atera ta irurogei metro gorago joan nintzan, aiek ikusi gabe. Aterpe ura erdian artu zuten. Batek sartu ta argia piztu. Baiña an etzegoen iñor ere. Sumindu ziran, ni iltzeko asmo– an etorri ziranak: lau borrero, ta ez guardizibillak. Aiek nonbait goian zeuden, argia ikusi ta ara urbil– duak. Ni an lo utzi niñunarekin, ta bide-erakusle ekarri zutenarekin alegia, asarretu ziran, eta ari era– so zioten, iruzur egin zielakoan. «Gu engañatzen ari aiz! Len ere olakoak egin dizkiguk! Laugarren txan– goa badiagu alperrik egiten degula!». «Atzo illunaba– rrean, eta berandu xamar, ementxe sartu uan. Seko lo zegoken. Errenka etorri uan gaiñera». «Bai, ardia– kin dabillen artzairen bat izango uan ta!». «Mendi ontan ez dek nik ezagutzen ez detan artzairik». Asi ziran eztabaidaka -garai artan artara aritzeko edan xamarrak egotea ere baziteken-, gero ta beroago. Zaitzaille etorri zanak igerri zion an etzeukala gauz 159

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz