BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak - Zer zabiltza zu konbentuko ateetan garai on– tan? -agur arekin arritua, atezaiak. - Ikusten nauzu nola nagoen; eta nere adiñean bizia maitagarria baita, bizi naiak ekarria. Mundu ontan maitasunik bada beiñepein, biotz oneko gizo– nen billa nator, eguraldi onekin izutua. - Eta nondikan zatoz? - Bilbao'ko inpernutik iges, bakarrik, zauritua, eriotz-zigorra emana, errenka, eziñean, busti-bustia, goseak auldua. Kulparik gabe orrela dabilkiten onek, laguntza eskatzen dizue Jainkoaren izenean. - Itxogin zazu pixar bat. Nagusiaren berri gabe ezin ninteke ezertan así. Deitu gabe, bereala etorri zan bera, erne baizego– en, eta galdetu: - Garai auetan konbentuko ateetan deitzeko, nondik zatoz? - Lentxeago atezaiari esan diot: Bilbao'ko inper– nutik, beste aldera igaro nairik. - Andik oneraiño, eta etzaituzte bidean arrapa– tu? Malezizko galdera iruditu zitzaion gazteari: etzio– tela noski sinisten. - Atoz barrura. Emen itzegingo degu. Zauden bezela, ezin ziñezke geratu. Ta ekarri onentzat jantzi legorrak, abito zaar bat bada ere. Atezaiak ekarritako abito legorra jantzi zuenean, lasaitu zan. - Zu euskaldun garbia zera; ta Bilbao'tik zatozen ezkero, etzera zu falanjea izango -esan zion nagu– siak. - Ez. Gudaria naiz. - Eta nola zatoz, bada, jantzi orrekin? Itz bitan kontatu zien nolako aingeru guardakoak izan zituen. 158

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz