BCCCAP00000000000000000001793
ILLA PIZTUA Guardizibillak beren azterketa egin ta txabolaren ondoko illa eramanta, andik bi egunera, arratseko ordubiak aldean, gazte batek deitu zuen Arantza– zu'ko konbentuko ateetan. Falanjetarren buzo urdin bat bere soiñeko, urritz-makilla eskuan eta errenka, goitik sartu ta beetik ura zeriola, busti-bustia, blai egiña, suilka ari baizuen euria, udara sartu berria izan arreo otzak daldaraka. Garagarrillak badaki be– ean ere otza egiten. Gain artan zer esanik ez. Frantzisko Deuna mutillaren lekuan egon balitz, eta konbentura etorri ta praileak aurrean biali, «Au– xe dek nere pozaren hetea!» esango zuen. Baiña gure gazteak une artan etzuen ala pentsatuko. Ateetan daldaraka zegoela, jetxi zan atezaia, ur– duri bera ere. Bi egun lenago inguru xamarrean bat illa, ta garai artan deika, nor izan ziteken? Aita nagu– siak ere entzun zuen. Bada ez bada eme zegoen, leiora aterata. Garai txarreko deiak baidira, ta batez ere gudatean. Atea zabaldu orduko, mutil gazte bat zegoen zai, pazientzi osoan, noiz erekiko. - Jaunaren pakea etxe ontan -bai-baizekien prai– leen agurra nolakoa zan-, kanpo alde ortan gizon il– tze ta guda besterik ez dabil baiña. 157
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz